XIII.EDIZIOaren KARTELA.

Historia eta sormen handiko kartelak

  1. urtean Don Bosco I. Ibilaldia ospatu zen. Ekitaldia 60 ibilgailu klasiko baino gehiago bildu zituen. Hala ere, hasieran Ibilaldiak ez zuen kartelik, ezta azken edizioen formatua ere.

2012an Don Bosco II. Ibilaldiaaren formatua aldatu zen eta antolatzailek hainbat alderdi hobetu zituen. Horien artean, antolatzaile batek eta institutuko ikasle ohiak, Mario Garciak, ekitaldiaren kartela diseinatu zuen.

2013ko hirugarren ediziora arte itxaron beharko litzateke, Ceinprorekin elkarlanean hasi arte. Harrezkero, Diseinu Grafikoko ikasleek urtez urte, ibilaldiaren kartelak, lehiaketa bidez diseinatu dituzte.

Lankidetza hori ere eboluzionatuz eta hobetuz joan da denborarekin, ekimena ikasleen etorkizun profesionalaren simulazio bihurtzea lortu arte. Izan ere, ikasle horiek Don Bosco Ibilaldiaren sortzaileak izan ohi dira eta ekitaldiaren antolatzaileak haien bezeroak. Urtero Ceinproko ikasleei Ibilaldia aurkezten zaie (zer da, zeintzuk dira ekitaldiaren publikoa, zein motatako ibilgailuek hartzen duten parte, etab). Ikasleek, haien kabuz, informazioa biltzen dute eta bere “brainstorming” egiten dituzte. Gero antolatzileei haien ideia kreatiboak eta proposamenak aurkezten dizkiete. Hasierako ideiak eboluzionatzeko eta hobetzeko.

Kartelaz gain, Ceinpro irudi grafikoaren garapenaz arduratzen da, Photocall, sinadura-liburua, urte zehatzeko kartelen proposamenen erakusketa, etab. Ekimen hau erronketan oinarritutako ikaskuntza-metodologia batean oinarritzen da: Ethazi metodologia.

Eta Don Bosco Ibilaldiaren XIII. edizioan (2023), epaimahaiak aukeratutako kartela honako hau izatea erabaki du:

 

Egilea: Jon Martínez

Deskargatu PDF formatuan